XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

135- Hurrengo perpausetan ageri diren adizkiak eztabadako erregistroari dagozkio.

Alda itzazu, baina kontutan izan ez daitezkeela denak alda.

1. Maite, etxera goaz eta Patxi badator, esaiozu non gauden.

2. Klaseak bukatzean gure bila etor dadila eskatu diot.

3. Hemen gaude. Zatozte.

4. Hori egiten ikusten bazaituzte, Jon, haserretu egingo zaizkizu.

5. Antza denez, Mikel, uste dugun baino lehenago izango gara oporretan: ikastetxea ixteko asmoa dute, segurtasun arazoak direla eta.

6. Gaizki ulertu duzu, neska, ez bait dugu horrelakorik adierazi.

7. Etxera doaz orain, mutil; bihar itzuli behar dute berriro.

8. Hona zuk nahi duzuna; ekin eta ekin, lortu duzu azkenean.

9. Ez zaitez horiengana joan; bazkaltzen daude oraindik, seguru.

10. Ezusteko galanta eman diguzu, neska.

Ez iezaguzu berriz egin, arren!.

11. Asteburuan lehengusuak datozkit, Martin. Ba al dakizu?.

12. Gertatu diren istiluak ez dira kontatzekoak, motel!.

13. Belarritik oratzen ziola, honako hau bota zion: Zuregatik kexa berririk badut, barnetegi batera bidaliko zaitut.

14. Esan diogu Ikasketa Buruari ere, gu ez garela bertan egon eta ez dakigula nor izan den.

15. Ongi aterako zaigu, neska, zaude lasai; ez da horren zaila.

136- Aditzak nahas-mahas Bete itzazu hurrengo hutsuneak laguntzaile egokia erabiliz.

1. Gu joan gaitezke; beraz, zeuek ere joan.......

2. Nik zu ikastetxean ikusiko ba...... zeuk ere ikusiko...... (Ni).

3. Ni gaur hurbildu...... Kepari lehenengo aldiz.

4. Edurnek Imanoli oparia eman ba...... Imanolek hartuko al.......

5. Gaur goizean nik kalean ikusi...... zuek.

6. Bizkorrago joateko eta etxe ondoan geldi...... agindu digu Koldok.

7. Orain zuk niri azaldu...... arrazoiak benetakoak direla uste dut.

8. Zuek hurbil zekizkidakete eta, era berean, haiek ere hurbil...... (Niri).

9. Zuek haiek agurtuko...... geuk ere agurtuko...... zuek.